XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Trinitate Sainduari othoitza (Apheza aldare erdian da berriz).

BATEK.- Trinitate guziz Saindua onhets zuzu, othoi, sakrifizio hau.

DENEK.- Sakrifizio hau egiten dautzugu Jesusen izenean.

BATEK.- Bai eta Ama Birjinaren eta Saindu guzien ohoretan.

DENEK.- Zerutik othoitz egin bezate guretzat.

Halabiz.

Orate Fratres (Apheza itzuli da guri buruz).

BATEK.- Aphezak galdatzen dauku othoitz egitea harekin eta harentzat.

DENEK.- Jainko Jauna, onhets zazu aphezak eskaintzen dautzun sakrifizioa.

BATEK.- Sakrifizio hori eskaintzen dautzu zure Izen sainduaren ohoretan,
DENEK.- Bai eta gure eta Eliza saindu guziaren onetan.